Chamaemyces fracidus
Chamaemyces fracidus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Chamaemyces |
Espeziea | Chamaemyces fracidus Donk, 1962 |
Basionimoa | Agaricus fracidus |
Chamaemyces fracidus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Janezina. Usain desatsegina du, kalitate gastronomikorik gabea.
Sinonomoak: Lepiota irrorata, Drosella fracida, Limacella irrorata, Agaricus fracidus (basionimoa).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, ganbila, ertza leuna. Kapelaren azala lehorra, askotan pitzatua, bereiz daiteke, zuri-beix-krema kolorekoa, okre-gris edo marroi-lasto kolorekoa, erreflexu oliba antzekoekin eta oreztaz zikindua.
Orriak: Libreak, zabalak, estu, lamelulekin, zurixkak edo krema argi kolorekoak. Berezitasuna: kapelaren ertzak, orriak eta oinaren goialdeak, anbar itxurako tantak jariatzen dituzte.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, erdian, zilindrikoa, kapelatik bereiz daiteke, oinarrira pixka bat mehetua, errezel pikortsuarekin (galtzerdi itxuran), ia muturreraino iristen dena, zuri-krema kolorekoa. Mintzezko eraztuna.
Haragia: Trinkoa, zuntzezkoa, zurixka tonu marroi-hori kolorekoekin, oinaren oinarrian arrosa samarreko kolorekoa, ebakitzean latex zuri bat jariatzen du. Kautxu usain desatseginekoa. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]
Etimologia: Chamaemyces terminoa grezieratik dator, lurretik jaioa, esan nahi duen "chamae" hitzetik eta onddoa esan nahi duen "myces" hitzetik. Fracidus epitetoa latinetik dator, ustel usaina esan nahi duen "fracidus" hitzetik. Scleroderma gogorarazten duen usainagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lepiota eta Cystoderma generoekin ahaidetua.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Belardietan, bide ertzetan, baso mistoetan. Lurzoru karedunetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Chamaemyces fracidus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.