Clavulinopsis luteoalba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clavulinopsis luteoalba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavulinopsis
Espeziea Clavulinopsis luteoalba
Corner, 1950

Clavulinopsis luteoalba Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Clavaria luteoalba, Clavulinopsis filipes.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Klabula bakarrez edo faszikulatuz osatutako fruktifikazioak, bakunak, ez adarkatuak, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, oinarrirantz eta goiko muturrerantz mehetuak. Hori zurbil koloretik ilunera doan kolorekoak edo hori-arbeletxekora doan kolorekoak, punta zurbilekin, zurixkak edo zuri-berdexkak; lehortzean okre argi koloreko tonalitateak hartzen ditu

Haragia: Krema-laranja kolorekoa.[2]

Etimologia: Clavulinopsis terminoa, "clava"-ren txikigarritik dator, garrote txikia, esan nahi duen "clavulina" hitzetik eta itxura, antzekoa, esan nahi duen grekozko "ópsis" hitzetik. “Clavulina” baten antzekoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavulinopsis luteoalba var. longispora antzekoa da, espora handiagoak ditu. Segurtasunez identifikatzeko, azterketa mikroskopikoa egin behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, lurrean hazten den espeziea da, zelaietan eta basoen soilguneetan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hegoafrika, Australia, Papua Ginea Berria, Txile

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 553 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]