Edukira joan

Conocybe antipus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conocybe antipus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe antipus
Fayod, 1889

Conocybe antipus Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus antipus, Galera antipus, Galera antipoda'.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, haragi mehearekin, baina hezetasunean ertzean ildaska gabe; gorri-arre-kanela kolorekoa, okre antzeko kolorera zurbilduz.

Orriak: Estu, meharrak, okre-burdin kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm cm bitarteko garaierakoa, oinarrian luzatua, hedapen bulbiforme baten azpian, sustrai luze baten antzekoarekin, sakon lurperatuta; zurixkatik okre zurbilera doan kolorekoa laster arrexka,

Haragia: Arrexka, batez ere hankan.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen “cono” hitzetik eta burua, esan nahi duen, “cybe” hitzetik. Antipus epitetoa berriz aurka esan nahi duen “anti” hitzetik eta hanka, antipoda edo urrunekoa esan nahi duen “pus/podos” hitzetik. Oina luzea eta sustrai antzekoarekin duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso perretxiko liraina da, eta bere bereizgarririk nabarmenena oinaren loditzea da, sustraitxo mehetu batean amaitu aurretik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Orokorrean lur koipetsuetan edo ongarrituetan (simaurra, konposta…). Oso urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Brasil.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 89 or. ISBN 84-282-0541-6 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Conocybe antipus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]