Coprinellus radians

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinellus radians
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus radians

Coprinellus radians Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Coprinus radians.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa zabaldu aurretik, forma obala edo kanpai-formakoa, ezkatatxo irintsuz estalita dago eta kapelaren goialdean apurtuaz doaz, kolore okrea agerian utziaz.

Orriak: Meheak, estu, libreak, zurixkak hasieran, gero gris-arreak eta azkenean beltzak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Hauskorra, zurixka, mehea, loditua oinarrirantz. Oinaren oinarrian harizpi laranja koloreko sortak, mizelioa ikusten da.

Haragia: Ezkatatsua, oso mehea, zaporea eta usaina ez dira nabarmenak.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena. Radians epitetoa berriz latinetik dator, erakutsi, esan nahi duen "radians" hitzetik. Oinetik erakusten dituen, hifa mizelioarrak daudelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri txikiko beste Coprinus batzuekin nahas daiteke. Coprinus domesticus bezalakoekin. Hauek bereizteko azterketa mikroskopikoa egin behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, bakartia edo talde handietan soropildua, usteltzen ari diren egurretan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Australia, Argentina, Txile, Madagaskar, Japonia, Hegoafrika, Txina, India, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 175 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 63 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 202 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]