Coprinellus domesticus
Coprinellus domesticus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Psathyrellaceae |
Generoa | Coprinellus |
Espeziea | Coprinellus domesticus (Bolton) Vilgalys, Hopple & Jacq.Johnson (2001)
|
Coprinellus domesticus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du kalitate gastronomikorik.
Sinonimoa: Coprinus domesticus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Hasieran haritzen ezkur gisa, 1 eta 2 cm bitarteko diametroa du orduan, gero erabat irekia, laua; okre argi kolorekoa, erraz bereiz daitekeen malutetan edo pikorretan sakabanatzen den errezel fin batez estalia.
Orriak: Estu, hasieran zurixkak, gero arre-txokolate kolorekoak, amaieran beltzaxkak. Pruinadun ertza.
Hanka: Zuria, pruinaduna, oinarrira zabaldu egiten da, eta hor erraboil alboratu nabaria agertzen da. Askotan, hazten den substratuaren zati bat estaltzen duen azaleko mizelio gorrixka samarra ikus daiteke.
Haragia: Usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hasten dena. Domesticus epitetoa berriz latinetik dator, etxea, esan nahi duen "domus, us" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde honetan, antzeko ezaugarri makroskopikoak dituzten zenbait espezie daude (Coprinus radians, Coprinus xanthothrix, Coprinus ellisii, Coprinus bipellis, Coprinus flocculosus), hauek bereizteko azterketa mikroskopiko zehatza egin behar da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian (martxotik maiatzera) eta udazkenean, hostozabalen eroritako adarretan, talde txikiak osatuz. Baratze, ukuilu, egur-ezpal eta abarretan, saprofitoa da eta egurra usteltzen du, baita Erriberako zuhaitzen adarretan, enborretan, motzondoetan (zurzuria, makala). Ugaria.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Australia, Argentina, Txile, Errusia, Japonia, Hegoafrika, Txina, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 374 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..