Coprinellus truncorum
Coprinellus truncorum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Psathyrellaceae |
Generoa | Coprinellus |
Espeziea | Coprinellus truncorum |
Coprinellus truncorum Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jatekoa. Autore batzuek toxikotzat ere sailkatzen dute.
Sinonimoak: Coprinus truncorum, Agaricus truncorum, succineus aquosus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 cm artekoa, koniko-kanpai itxurakotik lautura, ertzak gorantz bihurrituta. Kapelaren azala leuna, oso erradiatua, gris-beix argi kolorekoa eta erdigune arreagoarekin.
Orriak: Libreak, estuak, zurixkak gaztetan eta beltzak zahartzean.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa (kapelaren diametroa baino luzeagoa), zurixka, zetaduna, eraztun gabea.
Haragia: Mehea, urria, usainik eta zaporetik gabekoa.[2]
Etimologia: Coprinus terminoa grekotik dator eta simaurrari dagokio, simaurrean hazten dena. Truncorun epitetoa berriz latinetik dator, zuhaitzen enborra, esan nahi duen “truncus” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coprinus micaceus delakoak, kapelaren azalean irinaren antzeko hondarrak izaten ditu, erdigunea ilunagoa eta pilatuagoak hazten dira.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkeneraino. Usteltzen ari den egurrean. Egur piletan, enbor iletan, eroritako adarretan. Normalean ale ugari agertzen dira.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Paraguai, Turkia, Errusia, batez Europa eta Australia ere.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 59 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Coprinellus truncorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.