Coprinopsis erythrocephala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinopsis erythrocephala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis erythrocephala

Coprinopsis erythrocephala Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie urria da eta babestu beharrekoa.

Sinonimoa: Coprinus erythrocephala.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Gehienez 2 eta 3 cm arteko diametrokoa, oboidea, jaiotzerakoan oinari lotua, pixkanaka, pixkanaka irekitzen joaten da, lehenik kanpai formara iritsiz, gero lautu egiten da eta ale zaharretan baita ertz altxatuekin ere, hondoan grisaxka kolorea du, baina itxura benetan ederra ematen dion bermiloi kolore gorri deigarriko ezkata tentez guztiz estalita dago. Ezkata hauek agerikoagoak dira ale gazteetan eta denborarekin eta euriarekin desagertzeko joera dute, ale zaharrak leunak eta oso ildaskatuak dira, grisaxka kolorekoak okre antzeko ñabarduraren batekin

Orriak: Libreak zurixkak tonu gorrixkekin hasieran, denborarekin ilundu egiten dira, delikueszentziaz beltz bihurtu arte. Goranzkoak dira eta ertza oso gaztetatik kedartsua eta tonu beltzekin izaten dute.

Hanka: Luzanga, ale garatuetan kapelaren diametroa baino luzeagoa, zilindrikoa, goialdean zertxobait estuagoa, Zuria, baina maluta gorriz estalia, ale gazteetan nagusi den kolorea, maluta hauek trinkoagoak izan ohi dira behealdean.

Haragia: Hutsala, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian? Erreferentzia gutxi du, baina ederra da, Espezie honen ezaugarri bereziek eta bere koloreak, ia nahastezina egiten dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lugorrietan eta deskonposatzen ari diren zurezko aztarnak dituzten zabortegietan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  5. Coprinopsis erythrocephala: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]