Coprinopsis gonophylla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinopsis gonophylla
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis gonophylla

Coprinopsis gonophylla Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Coprinus gonophyllus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basidioma: Hasieran globo-itxura samarrekoa eta heltzean babesten duen errezel zurixka ugariz estalia; errezel hau hautsi egiten da eta kapelaren eta oinaren forma eta kolorea ikusteko aukera ematen du.

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran oboide samarreko formarekin, gero zabaldu egiten da ganbilagoa bihurtuz, grisetik gris beltzaxkara doan kolorekoa errezelaren hondar zurixka irregularrekin, ertza ildaskatua.

Orriak: Trinkoak, hasieran zurixkak, gero grisak eta azkenik beltzak eta delikueszenteak.

Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, zuria, oinarria erraboildun samarrekoa, gainazal leuna.

Haragia: Urria, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinopsis epichloea espeziea antzekoa da, baina lehen begiratuan askoz txikiagoa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatz-hondakinetan, bai txondor-plazetan edo suak egin diren lekuetan, bai suak erretako lekuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. Coprinopsis gonophylla: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]