Coprinus alopecia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinus alopecia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCoprinus
Espeziea Coprinus alopecia
Lasch, 1838

Coprinus alopecia Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Edari alkoholdunak hartuz gero, toxikoa da, izerditu, gorputza gorritu, buruko mina eta pultsua aldatzen du.

Sinonimoa: Coprinopsis alopecia

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa zabaldu ondoren. Oboidea edo ezkila-formakoa eta grisaxka da, goian gris-marroixka. Azal ildaskatua du. Ertz irregularra, gaztetan errezel partzialaren hondarrekin, heltzen denean delikueszentea, kapela osora helarazten dena.

Orriak: Goranzkoak, itsatsiak edo libreak, estuak eta oso estu, grisaxka-arrosa kolorekoak, laster beltzak eta delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, kurbatua, zurixka, fibrilosoa, goian leuna da, baina erdiko eta beheko aldean lihazki grisaxkak izaten ditu, erraboilduna oinarrirantz.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena. Alopecia epitetoak, ilea erortzea, esan nahi du; heltzean duen itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako balio gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus atramentarius dekakoarekin nahas daiteke, honek ere egur hondarretan irteten du, baina nahiago ditu parkeak eta lorategiak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri amaieratik udazkenera. Hostogalkorren egur hondarretan hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 367 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Coprinus alopecia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]