Cortinarius amoenolens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius amoenolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius amoenolens
P.D.Orton, 1960
Banaketa mapa

Cortinarius amoenolens Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Cortinarius cyanopus, Phlegmacium amoenolens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 (12) cm arteko diametrokoa. Erdiesferikoa gero ganbila eta baita laua ere, noizean behin hondoratua erdian, likatsua eguraldi hezean, distiratsua lehorrean; hori-arre kolorekoa, hori-oliba artekoa, buztin kolorekoa ale zaharretan; berezko haritsua, ertza beherantz okertua eta askotan tolestua.

Orriak: Hasieran lila-more kolorekoak, gero arreak; estu, itsatsi-unziformeak, ertza kolore berekoa.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, marjinatu gabeko erraboilarekin; hori-okre antzeko argi kolorekoa errezel unibertsalaren hondar okre antzekoekin eta tindu lilekin; betea, 3 cm-ko diametroa duen erraboilarekin. Lila antzeko koloreko gortina ugarirekin.

Haragia: Zurixka, tonu lilekin oinaren goialdean; usain atseginekoa, arina, baina frutaren edo bioletaren usain garbiatrekin, bukaera mikatz samarra duen zapore gozokoa, batez ere kapelaren azalean.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Amoneolens epitetoa latinetik dator, atsegina, esan nahi duen "amoenus" hitzetik eta usaintsua, esan nahi duen "olens" hitzetik. Usain atsegina duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau Cortinarius cyanopus espeziearen oso antzekoa da, espezie bera ez bada.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, lurzoru karetsuetan, baina baita lurzoru azidoetan ere.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Kanada, Mendebaldeko Europa.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 145 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]