Cortinarius callisteus
Cortinarius callisteus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius callisteus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus callisteus |
Cortinarius callisteus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Gomphos callisteus, Inoloma callisteum, Cortinarius sublimonius, Aureonarius callisteus (?).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 30 eta 80 mm bitarteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila, laster lau-ganbila eta titi ez oso nabariarekin; ertz akutua, pixka bat soberakinekin, lehenik inkurbatua, laster zuzena, bihurgunetsua; kapelaren gainazala bereizgarria, lehorra, feltro fin batekin, ezkata finekin batez ere diskoan, baina batzuetan baita ertzean ere, hori-marroi kolorekoa, okre-gorrixka, laranja-marroia.
Orriak: Zabal samar, zabalak, hasieran horixkak, gero laranja-okre kolorekoak eta azkenik marroi-burdin kolorekoak, ertz irregularrak eta kolore berekoak.
Hanka: 40 eta 80 mm bitarteko garaierakoa eta 10 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, klabiformea, erraboildun samarra, oso fibrilosoa; horia, hori-laranja kolorekoa edo laranja-gorrixka; zenbait zerrenda utzi ditzakeen gortina hori-marroi kolorekoa.
Haragia: Lodia, irmoa, horixka, laranja-lehoi kolorekoa behealdean; burdin usain nabarmenarekin edo patata egosiaren usainarekin, zapore nabarmenik gabe. Erreakzio kimikoak: KOH (%20) kapelaren azalean eta haragian arre-marroi-gorrixka.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Callisteus epitetoak, ederra esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gymnopilus generoko espezieekin eta Cortinarius limonius espeziearekin .
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Picea, Abies eta Pinus) eta baita baso mistoetan ere. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Cortinarius callisteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.