Cortinarius cinnamomeoluteus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius cinnamomeoluteus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cinnamomeoluteus
P.D.Orton, 1960

Cortinarius cinnamomeoluteus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria, Cortinarius orellanus hilgarriarekin ahaidea delako.

Sinonimoa: Dermocybe cinnamomeolutea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, titi apur batekin, arre-orein-gorrixka koloretik arre-olibara doan kolorekoa, ertza hori samarreko kolorearekin.

Orriak: Hori bizi kolorekoak, gero arre-orein-oliba kolorekoak, batzuetan azafrai kolorekoak.

Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,8 cm inguruko diametrokoa, hori-limoi kolorekoa, biluzik edo purpuraz inguratuta porphyrovelatus aldaeran.

Haragia: Horia, arbi usain arin batekin edo iodo usainarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cinnamomeoluteus epitetoa grekotik dator, kanela kolorea, esan nahi duen "cinnámomon" hitzetik eta kolore horia esan nahi duen "luteus" hitzetik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dermocybe edo Cortinarius cinnamomeus delakoarekin nahas daiteke, honek arre-gorrixka kolore biziagoa du eta errefauaren usaina. Dermocybe crocea espeziearekin ere bai, honek orriak laranja-azafrai kolorekoak ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Mota guztietako zuhaitz hostozabalen azpian, baita koniferoetan ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 226 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Cortinarius cinnamomeoluteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]