Cortinarius cumatilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius cumatilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cumatilis
Fr., 1838

Cortinarius cumatilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Cortinarius praestans perretxikoak baino baliabide gastronomiko txikiagoa du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, sendoa, hemisferikotik ganbilera eta lau-ganbilera, ertza fibrilosoa eta bihurgunetsua. Kapelaren azala likatsua, zetaduna, purpura edo urdin kolorekoa, purpura-grisa, more-marroia, tonu okre-urdin, kolorekoekin

Orriak: Adnatuak, trinkoak, estuak, bihurgunetsuak, zurixkak edo gris-marroi kolorekoak, isla moreekin, ertza koskaduna eta zurixka.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, trinkoa, gogorra, betea, fibrilosoa, klabiforme samarra, erraboila azpa gabe, zuria, gortina morearekin, oinarrian iraunkorragoa.

Haragia: Sendoa, zurixka, usaingabea, zapore gozo samarrekoa. Potasarekin marroi kolorea hartzen du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haasii aldaera delakoak, gaztetan orri urdinxkak, hanka meheagoa eta oinarri erraboilduna du. Cortinarius praestans, marroia gehiago da urdina baino, sendoagoa oraindik eta hanka luzeagoa; jangarri ona. Cortinarius cyaneus espezieak orri moreak (ez zuriak) ditu, eta gortina ez hain nabarmena. Cortinarius volvatus-ekin ere nahas daiteke, honek nahasmendu gastrikoak eragiten ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoetan, izeietan, baso mistoetan eta basoko soilguneetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 218 or. ISBN 84-505-1806-7...
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 215 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius cumatilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]