Edukira joan

Cortinarius cyaneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius cyaneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cyaneus
M.M.Moser, 1967

Cortinarius cyaneus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Cortinarius caerulescens var. cyaneus.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-laua edo baita hondoratua ere, ertza oso biribildua beherantz. More-urdinxka kolorekoa, denborarekin okre antzekoa bihurtzen da, batez ere kapelaren erdigunean. Likatsua.

Orriak: Nahikoa estu, hasieran urdin-more kolorekoak, gero arre-herdoil kolorekoak, ertzak luzaroan more kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Marjinatutako erraboil lodi okre koloreko batekin; urdinetik more kolorera doana, geroago okre antzekoa. Urdinxka koloreko gortinarekin.

Haragia: Urdin-more zurbil kolorekoa, okre antzeko kolorekoa erraboilean, urdinez jaspeztatua oinean, zaporegabea eta lizun usainekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cyaneus epitetoa latinetik dator, urdin iluna esan nahi duen ”cyaneus” hitzetik. Bere kolore urdin ilunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius hau Tricholoma nudum jangarriarekin nahasten da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (batez ere pagadietan) kare-lurretan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia, Alemania, Espainia, Alpeak, Eslovenia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 147 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius cyaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]