Cortinarius cyanites
Cortinarius cyanites | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius cyanites Fr., 1838 |
Cortinarius cyanites Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zenbait autorek uste dute, toxikoa izan daitekeela.
Sinonimoak: Phlegmacium cyanites, Cyanicium cyanites.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua, more iluna, ezkatatxo hori-arrexka koloreko ugariz estalita; ertza oso biribildua barrurantz. Zahartzean ezkatak lodiagoak izaten dira.
Orriak: Hasieran urdin-more kolorekoak, gero arre-morexkak, nahikoa estu.
Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 4 cm bitarteko lodierakoa, erraboil lodiarekin; goialdean urdin-morea, behealdean arre-sepia kolorekoa; goialdean ezkatatxo hori-arrexka kolorekoekin. Gortina zurixkarekin.
Haragia: Urdin-more bizi kolorekoa, ebakitzean gorri-arrosa kolorekoa bihurtzen da. Usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cyanites epitetoa grekotik dator, urdin-turkesa, esan nahi duen, "kyanos" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius purpurascens delakoarekin nahas daiteke, hau ez da koloregabetzen, baina erreakzionatu egiten du iodoarekin, ukitzean oina urdindu egiten zaio.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztutik urrira. Hostozabalen basoetan eta mistoetan. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 208 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 161 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.