Cortinarius diosmus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius diosmus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius diosmus
Kühner, 1955

Cortinarius diosmus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, pixka bat kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da, zuri-zilarreztatu kolorekoa, arre-grisaxka kolorez zikintzen da ukitzean. Erabat bereiz daitekeen azala, mehea, zetaduna. Ertzean xerlo zurien antza duten errezel hondarrekin.

Orriak: Nahikoa estu, itsatsiak edo zertxobait baztertuak, hasieran kafesne kolorekoak, ondoren, esporek margotuta okre-kanela kolorekoak. Orrien ertza zuria.

Hanka: Zuzena edo zertxobait kurbatua, 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, erraboil ertzik gabeko batekin, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, pixka bat arrez zikindua, batez ere oinaren oinarrian. Ebakitzean berehala errefauaren usaina; ondoren pixka baten, fruta usaina geratzen da.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako baliorik gabea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Itxura zuriaz gain, ezagutzeko funtsezkoa da, gertatzen den usain aldaketa. Ebaki eta berehala errefauaren usaina izaten du, baina berehala desegin egiten da eta fruta usain nabarmenera pasatzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 460 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]