Cortinarius duracinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius duracinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius rigens
Fr., 1838

Cortinarius duracinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, zenbait autorek uste dute toxikoa izan daitekeela.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbil kamutsetik zabaldura, titi luzanga baten arrastoekin, leuna. Azal higrofanoa marroi-kafesne kolorekoa hezetasunean eta okre gorrixka lehorrean, ertzera zurbilagoa, nahiko haragitsua.

Orriak: Libreak, zabal, lamelulekin, marroi-krema kolorekoak, hori gorrixkara biratuz.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 cm arteko diametrokoa, zuria edo zurixka, betea, gogorra, borra formakoa erraboil luzanga batekin, baina ardatz itxurakoa sarriago, sustrai antzekoarekin; gortina zuri iheskorrarekin.

Haragia: Zuria, edo pixka bat arrosa kolorekoa, usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Duracinus epitetoa latinetik dator, azal gogorrekoa, esan nahi duen "duracinus" hitzetik. Kapelaren azala gogorra duelako eta haragi trinkoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpigeneroko beste espezie batzuekin nahas daiteke, hala nola: Cortinarius rigens, Cortinarius candelaris.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 181 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]