Cortinarius elegantior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius elegantior
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius elegantior
Fr., 1838

Cortinarius elegantior Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Calonarius elegantior.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 90 mm arteko diametrokoa, lehenengo esferaerdiko formakoa, ganbila, azkenik, lau-ganbila edo laua, ertza inbolutua, oxkarratua. Kapelaren azala bereiz daiteke, likatsua eta distiratsua eguraldi hezean, lehorra eta matea eguraldi lehorrean, ezkata txikiekin erdialdean eta ertzerantz berezko fibrilla batzuekin, okre-hori kolorekoa, alutazeoa, ertzerantz tonu argiagoekin.

Orriak: Nahiko estu, erregularrak, eskotatuak, hori-okre-berdexkak, azkenik marroi herdoil kolorekoa.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenek.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 25 mm arteko lodierakoa, erregularra, zilindrikoa, fibrilosua, horia, gero arre-marroi kolorekoa, marjinatutako erraboilarekin, ertza biribildua eta horixka kolorekoa, 40 mm arteko zabalerakoa, gortina ugari, horixka, helduaroan herdoil-marroi kolorekoa.

Haragia: Sendoa, horixka, usain eta zapore berezirik gabea. Erreakzio kimikoak: KOH, arrosa kolorea ematen du berehala haragian, batez ere erraboilean. NH3, arrosa-karmin kolorea haragian eta kapelaren azalean.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Elegatior epitetoa latinetik dator, dotoreagoa, esan nahi duen, "elagantior" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius bovinus, Cortinarius calochrous, Cortinarius claricolor eta beste batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan, lurzoru karetsuetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 212 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]