Cortinarius erythrinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius erythrinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius erythrinus
Fr., 1838

Cortinarius erythrinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Gomphos erythrinus, Hydrocybe erythrina, Cortinarius castaneus var. erythrinus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Genero honetako txikiena, 5 cm-ko diametroa gainditzen du, baina 10era ez da inoiz iristen, gaztetan koniko-kanpai itxurakoa, gero lautzeko joerarekin, baina titi bereizgarri bat mantentzen du erdian. Gaztetan erdigunea marroi kolorekoa izaten du eta ertza grisaxka samarra, kolore argiagokoa ikusten da, baina oraindik marroia. Kapelaren gainazala fibrilosoa da, eta zahartzean erradialki pitzatzeko joera izaten du.

Orriak: Adnatuak eta marroiak, esporen eraginez okre-burdin kolorez zikintzen dira. Sabeldunak dira eta ez oso estu.

Hanka: Luzanga eta erdian, kapelaren kolore antzekoa du edo pixka bat argiagoa, argi eta garbi fibrilosoa, normalean okertua, eta oro har, betea.

Haragia: Okre antzeko kolorekoa eta hezea, ez oso lodia, haritsua batez ere oinean, usain espermatikoa du eta zaporea ez du desatsegina, kontrastea egiten du usainarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Versus epitetoak udaberrikoa esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkatu berria eta espezie interesgarria, hau da, beharbada, neguko elurra urtu ostean, udaberria iristearekin batera, agerraldia egiten duen lehen Cortinarius-a. Atentzioa deitzen du, beti goroldio eremuetan agertzeak. Espezie honen mizelioen eta goroldioaren artean harremana egon daiteke, inguruko zuhaitzak ez dira izaten berdinak. Aztertzekoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenak adierazten duen bezala udaberrikoa da, hainbat zuhaitzei lotuta agertzen da, bai izeiei eta bai hostozabalei, baina beti goroldiotan. Ez da ugaria, baina ateratzen den lekuetan taldeetan ere egiten du.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 234 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Cortinarius erythrinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]