Edukira joan

Cortinarius haasii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius haasii
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius haasii
M.M.Moser, 1967

Cortinarius haasii Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Phlegmacium arquatum var. haasi, Cortinarius arquatus f. haasii, Cortinarius calochrous var. haasii, Cortinarius speculus, Cortinarius aurantiorufus.

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hondo hori biziaren gainean orban arreekin, bat egindako fibrila arrexkekin diseinatua, ertz mehea, pixka bat barrurantz errekurbatua, gero zuzena.

Orriak: More kolorekoak, gero arrexka-gorriak, baina ertza luzaroan morea, itsatsi biribilduak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, marjinatutako erraboil nabarmenarekin, kolore more-lila ederrekoa, batez ere goialdean, luzaroan mantentzen duena; behealdean zurbilagoa okre kolorerako joerarekin.

Haragia: Zurixka, usaingabea eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Haasii epitetoa pertsona izenetik dator. Hans Haas mikologo alemaniarraren omenez.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius pseudoglaucopus antzekoa da, honek kapela, oliba kolore ilunagokoa du, inoiz ez horia.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez Suediako Gotland uhartea eta Alpeak ere, Frantzia, Euskal Herria, Espainia, Erresuma Batua, Italia, Estonia, Japonia, Taiwan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius haasii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]