Edukira joan

Cortinarius hinnuloides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius hinnuloides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius hinnuloides
Rob.Henry, 1941

Cortinarius hinnuloides Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Hydrocybe hinnuloides.

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hori-okre kolorekoa, gero hori-gorrixka, beltzez jaspeztatua ertz fibriloso zetatsu samarrarekin, oso kanpai itxurakoa, erdian ia puntazorrotza.

Orriak: Zaintsu-bateratuak, anastomizatuak, oso zabalak orritxo askorekin, itsatsiak, arrexkak edo arre-gorrixkak.

Hanka: Okre-lasto kolorekoa, horixka-gorrixka, zilindrikoa, oinarrirantz lodituaz, kapelaren kolorekoa, fibrilosoa errezelen hondakin zurixkekin, batez ere oinarrirantz.

Haragia: Usain atseginarekin, laranja lorearen antzekoa, arrexka kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Hinnuleoides epitetoa latinetik, oreinkume esan nahi duen “hinnuleus” hitzetik. Oreinkumearen larruaren antzeko kolorea duelako, beraz, Cortinarius hinnuleus-aren itxura du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius hinnuleus oso antzekoa da, baina honek usain txarra du, lurrarena.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Austria, Eslovenia, Estonia, Alpeak, Irlanda, Erresuma Batua.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 191 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius hinnuloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]