Cortinarius malicorius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius malicorius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius malicorius
Fr., 1838

Cortinarius malicorius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Dermocybe croceifolia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, ganbila, gero laua edo kamutsa, belusduna, laranja-gorri kolorekoa, laranja-kanela kolorekoa. Ertza horixka.

Orriak: Estu, itsatsi-marjinatuak, zabalak, hori-limoi kolorekoak, kanela kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaietakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, berdina edo mehetua goialdean. Hori-limoi kolorekoa. Kolore bereko gortina.

Haragia: Hori-lehoi-oliba kolorekoa. Errefauaren usain eta zapore leunarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen baso hezeetan eta haltzen azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 226 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]