Cortinarius melanotus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius melanotus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius melanotus
Kalchbr., 1874

Cortinarius melanotus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hondo hori-arre-oliba antzeko kolorekoa, diskoa ezkatetan bildutako fibrilaz estaliak, itxura hirtsutu-tomentoduna ematen diote, eta ertzerantz puntan banantzen dira, hondo argiagoan nabarmenduz.

Orriak: Arre-oliba antzeko kolorekoak, geroago kanela-oliba antzeko ilun kolorekoak.

Hanka: 6 cm inguruko luzerakoa eta 0,8 cm inguruko diametrokoa. Arre-oliba antzeko zurbil kolorekoa, eraztun antzeko eremu baten azpian, kolore bereko hondo baten gainean, fibrilaz osatutako arre-beltzaxka koloreko erretikula bat izaten du.

Haragia: Berdexkatik hori zikinera doan kolorekoa. Marroi kolorea hartzen du soda kaustikoarekin. Perrexil usain berezi bat jariatzen du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Melanotus epitetoa grekotik dator, beltza, esan nahi duen, "melas" hitzetik. Bere fibrila beltzengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius cotoneus eta Cortinarius venetus espezieak badute antza.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru azidoetan eta karedunetan. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Kanada, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 133 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]