Cortinarius cotoneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius cotoneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cotoneus
Fr., 1838

Cortinarius cotoneus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome orellaniko hilgarria sor dezake.

Sinonimoak: Dermocybe cotonea, Cortinarius sublanatus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, esferiko-kanpai itxurakotik ganbilera, makurtasun zabal bat mantenduz, ertza biribildua. Kapelaren azala arre-oliba-berdexka kolorekoa, lehorra, ezkatatxoz estalia.

Orriak: Adnatuak eta eskotatuen bitartekoak, zabal, lodiak, sabeldunak, hori-oliba kolorekoak zahartzean arre-oliba eta gorrixka kolorekoak bihurtzen dira.

Hanka: 6 eta 9 cm bitarteko garaierakoa, sendoa, erdian, klabiformea oinarri erraboilduna, sustrai antzekoekin, horia tonu oliba kolorekoekin, eraztunaren eremua ezkatatxoekin, behean flokonosoa. Gortina handia baina iheskorra.

Haragia: Lodia eta trinkoa, zuri zikin kolorekoa, errefauaren usain eta zaporearekin. Espora-jalkina marroi- burdin kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cotoneus epitetoa, apur bat feltrodun itxura duelako kapelak.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3] Orellanina jotzen badugu intoxikazio nefrotoxikoen errudun, Cortinarius orellanus, Cortinarius orellanoides, Cortinarius speciosissimus eta Cortinarius henricii espezieek eta horien lau barietateek bakarrik dutela toxina hori. Cortinarius generoko espezieak jateko onak zirela pentsatzen zen, baina 1952an 102 lagun pozoitu ziren Polonian Cortinarius orellanus-a janda; horietatik 19 hil ziren.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius venetus eta Cortinarius melanotus delakoekin nahas daiteke, hauek txikiagoak (2-6) dira eta oin mehea dute.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieratik udazken hasierara. Urria. Hostozabaletan: artadietan, erkametzetan, haritzetan, pagadietan. Orbeletan. Kare-lurretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaska, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Turkia, Sri Lanka.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 227 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 181 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  6. Cortinarius cotoneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]