Cortinarius rapaceus
| Cortinarius rapaceus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Cortinariaceae |
| Generoa | Cortinarius |
| Espeziea | Cortinarius rapaceus Fr., 1838 |
Cortinarius rapaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa den susmoa dago. Usain txarra du.
Sinonimoak: Cortinarius multiformis subsp. rapaceus, Cortinarius multiformis var. rapaceus, Phlegmacium rapaceum, Gomphos rapaceus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Sendoa, 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura, eta diskoa zertxobait deprimitua, ertza grabatua. Kapelaren azala bereizgarria, likatsua hezetasunarekin, zuri-buztin kolorekoa orban okre-laranja kolorekoekin.
Orriak: Trinkoak, bihurriak, krema-more zurbil kolorekoak, gorrixka-lehoi koloreko orbanekin. Gortina zuri eta iheskorrarekin.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaietakoa, zetaduna, zuria, okre koloreko malutekin eta erraboil marjinatu txiki batekin, distiratsua, okre-laranja kolorekoa.
Haragia: Zurixka (horixka oinaren azpian), lurraren edo errefauaren usainarekin, batzuetan desatsegina eta zapore gozokoa, eztiarena.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius aleuriosmus delakoarekin nahas daiteke, honek more-herdoil koloreko orriak ditu eta haragiak irin usaina izaten du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Taldekoia, taldeka. Mediterraneo aldean. Zur gogorra duten zuhaitzen basoetan (artea, haritza).
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Cortinarius rapaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.