Cortinarius sodagnitus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius sodagnitus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius sodagnitus
Rob.Henry, 1935

Cortinarius sodagnitus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa dela uste da. Ez kontsumitu.

Sinonimoa: Phlegmacium sodagnitum, Calonarius sodagnitus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera. Kapelaren azala leuna eta likatsua, hori bizi kolorekoa ertzetan, eta okre kolorez iluntzen da erdirantz, marroi-gorrixka kolorekoa da, gamuza okre antzekoa edo burdin kolorekoa.

Orriak: Finak eta estu, eskotatu samarrak, hasieran lila antzeko kolorekoak eta gero okre antzeko argiak esporengatik.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Nahiko liraina, 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 8 eta 10 mm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa eta zertxobait flexuosoa, erraboil marjinatu oso motz baten amaitua, ia ez da iristen 15-20 mm-ko diametrora. Kolore hori argikoa edo zuri-horixkakoa eta hori bizia erraboilean, gortina zuriaren filamentu hondarrekin eta esporek okre antzeko kolorez tindatzen dituzte.

Haragia: Fina eta trinkoa, lila antzeko kolorekoa kapelan, eta gainerakoan zuria. Potasa eta sosa bezalako base indartsuek erreakzio positibo nabarmena berehala ematen dute, gorri bizian edo gorri-purpuran gainazal guztietan, bai kapelan bai oinean, baina ez kapelaren haragian.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritasuna zalantzazkoa da, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius terpsichores delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du gorriz erreakzionatzen potasarekin.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Pagadietan. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Suedia, Alpeak, Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Danimarka, Estonia, Eslovenia, Hungaria, Austria, Alemania, Norvegia, Italia, Siberia.[5]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  5. Cortinarius sodagnitus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]