Cortinarius tubarius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius tubarius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius tubarius

Cortinarius tubarius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie urria eta gutxi aztertua. Toxikoa izan daiteke.

Sinonimo: Cortinarius palustris.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Tamaina txikikoa da, eta 5 cm-ko diametrora ere ez dute hartzen, eta normalean 1 eta 4 cm bitarteko diametroa izaten dute. Jaiotzean forma hemisferikoa izaten dute, laster ganbila eta, azkenik laua, ale gazteak erdigunea nabarmena dute eta paradoxikoki unbilikatua zahartzean. Kapelaren azala okre antzeko kolorekoa da, erdigune ilunagoarekin eta ertzera zurbilduz, pruinaduna edo baita fibrilosoa ere, batez ere gaztetan. Ertza nabarmen ildaskatua, batzuetan ia erdiraino ildaskatzen da, gardentasunagatik, espezie higrofanoa delako.

Orriak: Adnatuak eta oso zabal, sabeldun samarrak, ale gazteetan horixkak, laster marroi kolorez tindatuak burdin koloreko ñabarduraren batekin, oso erregular antolatuta.

Hanka: Luzanga edo proportzionatua, sarritan inkurbatua eta zilindrikoa, zaila, okre kolorekoa, baina, oinarritik hasita tonu arre-beltzaxkaz ilunduaz joaten da. Fibrila zuriz estalia, eta euriaren eraginez desagertu daitezke, eta gortina oso urria eta iheskorra du.

Haragia: Urria eta tinkotasun gutxikoa, kapelarena biguna eta oinean zaila, usaingabea eta zapore gutxikoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein Alnicola-rekin, edozein Tubaria-rekin edo edozein Naucoria-rekin nahas daiteke. Espezie hauek azterketa mikroskopiko xehe baten ondoren baino ezin dira bereizi, eta ezinezkoa da mikroskopio gabe sailkatzea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Habitat desberdinetan ateratzen da. Espezie urria da eta gutxi aztertu da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 226 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Cortinarius tubarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]