Cortinarius vibratilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius vibratilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius vibratilis
Fr., 1838

Cortinarius vibratilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mikatzegia da kontsumorako.

Sinonimoak: Thaxterogaster vibratilis, Myxacium vibratile, Agaricus vibratilis, Cortinarius amarus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, hasieran koniko-ganbila, kanpai-itxurakoa, gero zabaldua, titi antzeko batekin, ertz inkurbatua, osoa, laster zuzena, errezelaren hondar zurixkekin; kapelaren azala erdiraino bereiz daiteke, higrofanoa, distiratsua, leuna, likatsua edo glutinosua, biskositate mikatza, okre-laranja kolorekoa edo hori-lehoi kolorekoa, okre zurbil kolorera edo hori zurbil kolorera koloregabetzen da, batez ere lehortzean.

Orriak: Ez oso estu, meheak, adnatuak edo adnatu-bihurgunetsuak; okre zurbil kolorekoak, gero okre-kanela kolorekoak.

Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 10 mm arteko lodierakoa, fusiformea eta klabiforme samarra, betea, likatsua, biskositate mikatza, orrietara pruinaduna, fibrila finekin eta zetaduna; zuria, ondoren zurixka-okre kolorekoa, ukitzean edo zahartzean hori-okre kolorea hartzen du; gortina ez da oso ugaria eta oina kapelaren ertzarekin lotzen du, zeta-antzekoa, hialianoa, zurbila, glutinosua.

Haragia: Lodia, laster biguna, zurixka; usain nabarmenik gabea, zapore oso mikatza. [2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Vibratilis epitetoa latinetik dator, distira egin, distira, esan nahi duen "vibràtilis" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius eburneus delakoarekin nahas daiteke, honen kapelaren azala zuria da. Baita Cortinarius causticus espeziearekin ere, hau sendoagoa da, kapela marroi-gorri kolorekoa du, hori gutxiagorekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Pinus, Abies, Picea), mendian. Oso urria eta lokalizatua.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius vibratilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]