Cortinarius vulpinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius vulpinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius vulpinus
Rob.Henry, 1947

Cortinarius vulpinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra du, ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Phlegmacium vulpinum, Cortinarius rufoalbus, Inoloma vulpinum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik ia laura eta erdigunea zertxobait deprimitua; ertz lausoa du errezelaren ileengatik. Azala, itsaskor-likatsua hezetasunarekin eta satinatua lehorrarekin, haritsua, arre-laranja kolorekoa edo marroi-gorrixka (ante larrua, azeriarena).

Orriak: Adnatuak, hasieran zurixkak, ondoren gris-lila zurbil kolorekoak eta bukaeran marroi-herdoil kolorekoak.

Hanka: 7 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, oinarrian loditua, lehorra, errezel-eraztuna flokosua eta goian, zuriagoa gainetik eta arreagoa azpitik, zahartzean koloregabetu egiten da.

Haragia: Zuri-gris kolorekoa, leuna, lodia, lizunaren usain txarra, galtzerdi hezearena, oin izerdituena. Espora jalkina, marroi-herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Vulpinus epitetoa kolore gorrixka duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius corrugatus delakoarekin nahas daiteke, honen oinak ez du erraboilik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Bakartia edo taldekoia. Hostogalkorren basoetan, nagusiki pagoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec, Euskal Herria, Frantzia, Alpeak, Alemania, Austria, Danimarka, Suedia, Eslovenia, Hungaria, Italia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia. .
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius vulpinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]