Cortinarius xanthophyllus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius xanthophyllus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius xanthophyllus
Rob.Henry, 1943

Cortinarius xanthophyllus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da, Cortinarius splendens espeziea antzekoa da, eta honen intoxikazio orellanikoak, giltzurrun-gutxiegitasun larria eragiten du.

Sinonimoak: Phlegmacium xanthophyllum, Cortinarius dibaphus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 (10) cm bitarteko diametrokoa, lodia, haragitsua, hemisferikoa, gero ganbiletik ganbil-laura. Ertz inkurbatua eta kobre kolorekoa esfumatura more-oliba antzeko kolorekoekin. Azal bereizgarria, likatsua eta distiratsua eguraldi hezearekin eta matea lehorrarekin, lila purpuratik kobre kolorera doana, erreflexu moreekin eta zuntzexka erradialez estalia, kolore okre-horixkara dekoloratzeko joera du erdialdean.

Orriak: Estu, adnatatik subdekurrenteetara eta tartekatutako lamelulekin; hori bizi koloretik hori zikinera doan kolorekoak edo kafesnearen kolorekoak zahartzean eta ertz zurbilagoekin.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, betea, lehorra eta distiratsua; horixka koloretik horixka-berdexkara doan kolorekoa, erraboil handi batekin oinaren alboan eta esporen metatzeagatik orban burdintsuz zikintzen diren errezel orokorraren hondarrekin. Zetadun gortina, horia eta iheskorra.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka kapelan, baina morexka azalaren azpian eta hori-berdexka oinean.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Xanthophyllus epitetoa grezieratik dator, hori, esan nahi duen "xanthos" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllon" hitzetik. Orrien koloreari erreferentzia eginez.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius rufoolivaceus delakoarekin nahas daiteke. Cortinarius splendens toxikoak ere antza du, baina honen kapelaren azalak hori-sufre kolorea izaten du, ez lila-oliba antzeko kolorea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagoetan eta haritzetan (Quercus).[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 370 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 212 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]