Crepidotus luteolus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crepidotus luteolus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCrepidotaceae
GeneroaCrepidotus
Espeziea Crepidotus luteolus
Sacc., 1887

Crepidotus luteolus Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du kontsumorako balio.

Sinonimoak: Agaricus luteolus, Crepidotus pubescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Giltzurrun formakoa edo maskor formakoa, haizemaile itxurakoa, neurri txikikoa, 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ertz ganbila ziliatu gabea. Kapelaren azala zuri-horixka kolorekoa, zahartzean ilunduz joaten da, matea, ez da gelatinakara eta ez higrofanoa.

Orriak: Lodiak, luzaroan sabeldunak, nahiko meheak eta estu, luzera desberdinekoak, himenioa esporangioekin, zuria, zahartzean arre-okre kolorea hartuaz joaten dira.

Hanka: Alboan, ia ez du oinik, zurixka.

Haragia: Mehea, mintzezkoa, hauskorra, zuria. Usaingabea, irinaren zapore arin batekin.[2]

Etimologia: Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko, "crépida" hitzetik eta belarria esan nahi duen grezierazko "oûs" "otós" hitzetik dator. Sandalia formako belarriarekin. Bere kapelaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crepidotus cesatii eta Crepidotus variabilis atal berekoak dira. Panellus stipticus delakoak forma bera du eta oina alboan, baina arre-okre-horixka kolorekoa (Ez hain zurixka).[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Saprofitoa: Belarkien zurtoinetan eta landare oso zurkarak ez diren landare belarkaretan: laharra, huntza, asuna, iratzea, goroldioak …Inoiz, hostozabalen egurrean.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, India, Uganda.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 244 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Jose Ignacio. (2023). Banco de setas, catalogo micologico.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Crepidotus luteolus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]