Edukira joan

Cribraria cancellata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cribraria cancellata
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaLiceales
FamiliaCribrariaceae
GeneroaCribraria
Espeziea Cribraria cancellata

Cribraria cancellata Cribrariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Dictydium cancellatum, Dictydium cancellatum subsp.* anomalum, Clathrus recutitus, Mucor cancellatus, Stemonitis cancellata.

Esporangioak: Taldekoiak, globo itxurakoak, zapalduak, behean unbilikatuak, luze estipitatuak, arre-gorrixka-purpura kolorekoak, 0,4-0,7 mm (Oinaren guztizko altuera: 1-5 mm). Pendunkulo lesiniformea, luzea 1-8 aldiz esporangioaren diametroa, goialdean zurbila, arre iluna behealdean, bihurria goialdean. Peridio iheskorra, loditze bat uzten duena luzetarako zain forman, zeharkako zinta delikatuetan bilduak, sare poligonal irregularrak edo laukizuzenak osatuz.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso espezie arrunta, ondo ezagutzen zuten antzinako botanikariek. Kolore oso aldakorrak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor hiletan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 581 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cribraria cancellata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]