Edukira joan

Cyanosporus caesius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyanosporus caesius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCyanosporus
Espeziea Cyanosporus caesius
[[|]]

Cyanosporus caesius Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, larrukara. Usteldura zuria sortzen du.

Sinonimoak: Tyromyces caesius, Postia caesia, Polyporus caesius, Oligoporus caesius, Leptoporus caesius, Spongiporus subcaesius.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioak: Erdi-esferiko irregularrak, 1 eta 8 cm bitarteko zabalerakoa. Kanpoko gainazala ile fin eta luzez estalia. Zuri-krema kolorekoa, ukitzean edo zahartzean urdin-gris kolorekoa bihurtzen da.

Tutuak: Kolore berekoak.

Poroak: Kolore berekoak, txikiak (3-6 milimetroko), zirkularrak.

Hanka: Ez du.

Haragia: Biguna, urtsua, harroa gaztetan. Gogor urdintzen da ebakitzean edo ukitzean. Usain lurrintsua. Espora-jalkina zuria, onddo osoa bereizten duen tindu gris-urdin kolorekoarekin.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Caesius epitetoa berriz latinetik dator, urdinxka esan nahi duen “caesius” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tyromyces subcaesius delakoarekin nahas daiteke, honek hostozabaletan bakarrik irteten du, pixka bat bakarrik urdintzen da. (Melzer-en iodoarekin ez du urdinera erreakzionatzen).[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Bakarrik edo gainjarritako taldeetan. Saprofitoa, egur hiletan. Gehienbat izeietan eta koniferoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 400 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 533 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cyanosporus caesius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]