Cystodermella granulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cystodermella granulosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystodermella
Espeziea Cystodermella granulosa
Harmaja, 2002

Cystodermella granulosa Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxiko samarra izan daiteke. Bere kolore arre-gorrixkak, kontrastea egiten du basoko goroldioarekin.

Sinonimoa: Cystoderma granulosum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Okre-arre kolorekoa edo gorri mate kolorekoa. Ganbila erdian titi batekin, pikortsua edo furfurazeo-pikortsua, pixka bat oxkarratua ertzean.

Orriak: Zurixka kolorekoak edo gorrixka oso zurbilak, itsatsiak, nahikoa estu eta orritxoekin.

Hanka: Nahiko sendoa, eraztun delikatua, iheskorra, kotoizkoa, ezkataz estalia, kapelaren antzeko kolorekoa, eraztunaren gainetik zertxobait zurbilagoa bada ere.

Haragia: Zurixka edo pixka bat horixka, desatsegin samarreko usaina du.[2]

Etimologia: Cistoderma terminoak, azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Granulosum epitetoa latinetik dator, pikortsua esan nahi duen "granulosus" hitzetik. Kapelaren dekorazioagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cystoderma cinnabarinum delakoarekin nahas daiteke, hau zinabrio kolore ederrekoa da. Cystoderma amianthinum espeziearekin ere bai, honek hori-okre kolorea du. Cystoderma carcharias gris-gorrixka edo haragi kolore zurbilekoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere udan eta udazkenean, erretxinadun basoetan, beste mota bateko basoetan ere atera daiteke. Nahiko urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Txina, Korea, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 364 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 45 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 183 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]