Edukira joan

Cystolepiota cystophora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cystolepiota cystophora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystolepiota
Espeziea Cystolepiota cystophora
Bon, 1976
BasionimoaLepiota cystophora

Cystolepiota cystophora Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, konikotik koniko ganbilera helduetan, titi txiki bat ager daiteke, ondo zehaztua ale batzuetan, ertza soberakinekin, flokosoa. Kapelaren azala erraz bereizten da. Itxura pikortsu-flokosoa du, diskoaren erdi ingurutik abiatuta, okre antzeko kolorekoa isla arrosekin edo arrosa-ardo kolorekoekin eta ezkata txiki zentrokideetan banatzen da, itxura flokoso-iletsuarekin, kapelaren erdiguneko kolorekoak, eta kontraste gutxi egiten dutena hondo zurixkatik zuri-kremara doan kolorearekin.

Orriak: Zurixkatik zuri-kremara doan kolorekoak, isabelino kolorekoak zahartzaroan, zabalak, irregular samarrak, ertza koska finekin.

Hanka: 3 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,4 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, fistulosoa, oinarrian pixka bat loditua, zurixka goiko herenean, arrosa edo arrosa-ardo kolorekoa gainerakoan. Eraztun zurixka, kotoi itxurakotik kortiniformera, ale gazteetan bakarrik ikus daitekeena.

Haragia: Zuria kapelan, arre-arrosa edo arre-ardo kolorekoa oinaren beheko ⅔-etan. Usain ahulekoa, ia hautemanezina, zapore arinekoa eta gozo samarrekoa, apur bat mina amaieran.[2]

Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria. Saihestu beharrekoa.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso berantiarra, abenduan. Mediterraneoko eskualdean aurkitu izan da, Pinus halepensis eta Quercus rotundifolia espezieen orbeletan

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Costa Rica, Kreta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sanchez Julian. (2017). Fichas micológicas. Centro de estudios micológicos.
  4. Cystolepiota cystophora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]