Edukira joan

Cystolepiota sistrata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cystolepiota sistrata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystolepiota
Espeziea Cystolepiota sistrata
Bon & Bellù, 1985
BasionimoaAgaricus sistratus

Cystolepiota sistrata Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Lepiota sistrata, Fusipora sistrata, Lepiota seminuda.

Kapela: 25 mm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikotik konikora, gero lau-ganbila edo zabaldua, askotan titi txiki bat mantenduz; ertza zorrotza, soberakin pixka batekin, errezel orokorraren hondar zuri zabalez estalita; kapelaren azala hasieran flokonoso-garatxoduna, gero pikortsua edo pruinadun-irineztatua, zuria, krema zurixka kolorekoa, diskoan krema-arrosa kolorekoa.

Orriak: Estu, estuak, libreetatik azpi-libreetara, ertza osoa, lehenbizi zuriak, helduaroan krema-horixka kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 4 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat lodiagoa oinarrirantz, gainazala fin pubeszentea goialdean, pruina zuriz azpitik, zahartzean goialdean glabroa, zurixkatik krema-zurixkara, azpitik eta oinarrirantz, batez ere sakatzean, arrosa-ardo kolorekoa, baita purpura-gorrixka kolorekoa ere.

Haragia: Hauskorra, mehea, krema-zurixka kolorekoa kapelan; arrosa-ardo kolorekoa oinean; usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera. Sistrata epitetoa ere grezieratik, ferodeen formakoa, esan nahi duen "sistro" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoi eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Taldekoia, humusean eta nutrienteetan aberatsak diren lurzoruetan, hostozabalen eta koniferoen azpian. Oso urria.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Australia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Cystolepiota sistrata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]