Edukira joan

Cerioporus mollis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datronia mollis» orritik birbideratua)
Cerioporus mollis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCerioporus
Espeziea Cerioporus mollis

Cerioporus mollis Polyporaceae familiako onddo espezie bat da[1] Ez da erabiltzen sukaldean. Usteldura zuria sortzen du.

Sinonimoak: Daedalea mollis, Trametes serpens, Datronia mollis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Erresupinatua edo efuso-erreflexua, hainbat zentimetroko estaldurak osatuz, substratuari luze-zabal finkatuak. Kapelaren gainazalak eremu zirkularrak ditu, ilaunduna da eta kolorea marroi argitik marroi ilunera doa, ia beltza. Ertza antzua da eta gris-krema kolorekoa.

Poroak: Zabalak eta irregularrak dira, biribilak, luzeak eta urratuak, ale gazteetan okre kolorekoak eta helduetan tabako kolorekoak.

Haragia: Gaztetan, krema koloretik okrera doana, larrukara eta zaila, egoera lehorrean gogorra eta hauskorra, lupa baten laguntzaz, tomentuaren eta haragiaren artean lerro beltz bat ikusten da.[2]

Etimologia: Mollis epitetoa latinetik dator eta hau esan nahi du: malgua, leuna, biguna, samurra delikatua, gozoa atsegina, etab.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coriolopsis gallica delakoaren ale helduekin nahas daiteke, baina honen poroak askoz hobeto eratuak daude eta fruktifikazioak handiagoak hirtsutuak dira, haragia marroia du eta ez du lerro beltzaxkarik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar, hostozabalen hildako egurretan, enbor etzanetan, eroritako adarretan, baita zuhaitz beraren gainean ere; bereziki zuhaitz hauetan: Fagus, Salix, Alnus, baita koniferoetan ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Erdialdeko Afrika, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 646 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]