Edukira joan

Dendrocollybia racemosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dendrocollybia racemosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaDendrocollybia
Espeziea Dendrocollybia racemosa
BasionimoaAgaricus racemosus

Dendrocollybia racemosa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Sclerotium lacunosum, Agaricus racemosus (Basionimoa), Mycena racemosa, Sclerotium fungorum var. ß lacunosum, Agaricus globulifer, Collybia racemosa, Tilachlidiopsis racemosa, Sclerostilbum septentrionale, Microcollybia racemosa.

Kapela: 0,3 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero lau-ganbila, diskoan titi txiki batekin, soberan dagoen ertza, inkurbatua eta koskaduna. Kapelaren azala lehorra, leuna, tomentuduna, arre-grisaxka koloretik gris-berunera doan kolorekoa, argiagoa ertzerantz.

Orriak: Sabeldunak, libreak, zabal, lamelulekin, gris-zurixka koloretik gris-arrera doan kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 cm-ko diametrokoa, grisa, bihurgunetsua, edo okertu samarra, adar soil ugariz estalia, ardatz nagusiarekiko ia perpendikularrak, espora asexualak (konidioak) sortzen dituen formazio esferoidal garden eta glutinoso samarrean amaitzen dena. Oina substratuan lurperatutako esklerozio lentikular beltz batetik eratzen da.

Haragia: Hutsala eta hauskorra.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna. Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea mahats-mordo aletuak bezalako oina ikustean.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie arraroa edo ikusten zaila da bere tamaina txikiagatik. Leku hezeetan mediterraneoko sastraka arteko goroldiotan hazten da, non ugariak diren txilardiak, gurbitzak eta sasiak, baita artelatzen eta beste hostozabalen azpian ere.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Nogués Chaves Manuel. (2006). Micológica Pie Azul de Monasterio.
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Dendrocollybia racemosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]