Entoloma conferendum
| Entoloma conferendum | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Entolomataceae |
| Generoa | Entoloma |
| Espeziea | Entoloma conferendum Noordel., 1980 |
| Basionimoa | Agaricus conferendus |
Entoloma conferendum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa den susmoa dago.
Sinonimoak: Agaricus postumus, Agaricus subpostumus, Agaricus dissidens, Nolanea staurospora, Agaricus staurospora, Nolanea dissidens, Nolanea conferenda, Nolanea postuma, Nolanea subpostuma, Latzinaea staurospora, Latzinaea dissidens, Latzinaea subpostuma, Latzinaea conferenda, Hyporrhodius conferendus, Hyporrhodius postumus, Hyporrhodius dissidens, Hyporrhodius staurosporus, Hyporrhodius subpostumus, Rhodophyllus staurosporus, Rhodophyllus staurosporus var. obscurior, Rhodophyllus staurosporus var. subrugosus, Rhodophyllus staurosporus var. typicus, Entoloma nothofagi, Entoloma botanicum, Entoloma staurosporum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik ganbilera doana eta azkenik, lau-ganbila, batzuetan, deprimitu-unbilikatua eta titi zabal eta kamutsarekin edo batere gabe. Ertz mehea, izurtsua, glabroa eta gardentasunez ildaskatua eta pixka bat inkurbatutik laura. Azal higrofanoa du, erdialdean ezkata finekin, leuna eta erradialki haritsu samarra; arre-grisaxka koloretik gris ilunera doana, okre zurbiletik okre-gorrixkara itzultzen da deshidratazioaren ondorioz.
Orriak: Zabal samar, sabeldunak, enmarginatuetatik libreetara eta tartean lamelulekin; helduaroan zurixkatik arrosakarara doan kolorekoak, eta ertzak irregularki sinuoso-krenulatuak eta kolore berekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, oinarria erraboildun samarrekoa eta goialdea pruinaduna; hondo arre-horixkatik okre-horixkara doana, luzetara fibriloso-ildaskatu-argenteoa eta oinarri zurixkarekin.
Haragia: Mehea, hauskorra eta zurixka; irin usaina du eta irin zaharraren zaporea.[2]
Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Conferendum epitetoa berriz latinetik dator, konparatu, beste gauza batekin konparatu, esan nahi duen "cónfero" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa den susmoa dago.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entoloma vernum delakoarekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean hazten da mendiko larreetan eta koniferoen eta hostozabalen baso heze eta belartsuetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Brasil, Europa, Errusia, Islandia, Japonia, Hego Korea, Taiwan, Australia, Papua Ginea Berria, Hegoafrika, Gabon, Madagaskar.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 282 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 148 or. ISBN 84-7173-372-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma conferendum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Entoloma
- Kanadako onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Gabongo onddoak
- Madagaskarko onddoak