Entoloma euchroum
Entoloma euchroum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma euchroum Donk, 1949 |
Basionimoa | Agaricus euchrous |
Entoloma euchroum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan ezin diren espezieen taldekoa da.
Sinonimoak: Leptonia euchroa, Rhodophyllus euchrous.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, laua eta deprimitua. More-distiratsu koloreko azala, urdin-morea, gris-purpura eta marroi zahar kolorekoa, higrofanoa ez, zeta antzekoa ezkatatsura biratuz.
Orriak: Ezkatatsuak, kapelaren kolorekoak, arrosakarak esporen ondorioz, baina ertza beti urdinxka.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, ezkatatsua, okertua, kapelaren kolorekoa, mizeliodun oinarria.
Haragia: Leuna eta oso hauskorra. Usain aromatiko handia izaten du eta zaporea, xaboiarena edo espermarena. Espora-jalkina, arrosa kolorekoa.[2]
Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entoloma chalybaeum delakoarekin nahas daiteke, hau larreetan ateratzen da. Baita Entoloma corvinum espeziearekin ere, honek orri zuriak ditu eta lurrean ateratzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailean eta urrian. Ez da oso ohikoa, baina zabaldua dago. Hostogalkorren adar edo motzondoen saprofitoa, eremu hezeetan: haltz, lizarra, haritza, pagoa, hurritza, mendiko errautsetan. Urriagoa altzifreetan eta koniferoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kanariak, Errusia, Japonia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma euchroum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.