Edukira joan

Entoloma hebes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma hebes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma hebes
Trimbach, 1981

Entoloma hebes Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria, hobe ez jatea.

Sinonimoak: Entoloma hirtipes var. hebes, Entoloma leptopus, Rhodophyllus hebes. Nolanea hebes, Nolanea tenuipes.

Kapela: 8 cm artekoa, kanpai itxurakotik laura, titi estu bat mantenduz, gardentasunagatik ertza ildaskatua. Kapelaren azala higrofanoa, zetadun samarra, arrea.

Orriak: Adnatuak, gris zurbil kolorekoak, arrosa kolorekoak bihurtzen dira.

Hanka: Oso altua 15 cm artekoa, hauskorra, kapelaren kolorekoa, goian pruinaduna eta oinarrian iletsua.

Haragia: Urria, usain eta zapore desatseginekoa, irin zaharrarena edo arrainarena.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entoloma hirtipes oso antzekoa da, udaberrian agertzen da.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Urria. Baso mistoetako soilgune belartsuetan. Abereek ongarritutako eremuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Entoloma hebes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]