Entoloma lividoalbum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma lividoalbum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma lividoalbum
Kubička, 1975

Entoloma lividoalbum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Rodhophyllus lividoalbum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila baina ez erregularra, titi kamutsarekin, ertz mehea, gris-arrexka kolorekoa erdian ilunagoa, fibrilatu gabea, leuna gehiago itxura distiratsuarekin.

Orriak: Zuriak luzaroan onddo gaztean, ondoren arrosak, estu samar ertz koskadunarekin, oinean unziforme-biribilduak, lepoko formako beherakada batekin.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, ez beti zuzena, zuria, barrubetea.

Haragia: Zuria, irinaren usain eta zapore nabarmenarekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Lividoalbum epitetoa berriz latinetik dator, zurbil, iluna, esan nahi duen " lividus" hitzetik eta zuria, esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da, baina ez kontsumitzea hobe, beste Entoloma toxiko batzuekin nahas baitaiteke. Urria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Entoloma toxiko batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen azpian (gaztainondoa), baina baita pinu gorrien azpian ere.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 243 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]