Entoloma mammosum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma mammosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma mammosum
Hesler, 1967

Entoloma mammosum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Nolanea mammosa, Rhodophyllus mammosus, Agaricus mammosus, Latzinaea mammosa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 (8) cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, gero ganbil-lautua, titi biribil oso nabarmenarekin; arre iluna hezetasunean eta gardentasunez ildaskatua, okre-gris koloretik arre argira doan kolorekoa lehorrean; leuna edo erradialki zimurtua eta ertza barrurantz biribildua denbora askoan.

Orriak: Libreak, soberakoak, gris zurbilak, gero arrosa zikin kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa, kapelaren kolorekoa, haritsua luzetara, zurixka-flokosoa goialdean, bilotsua oinarrian; tutu itxurakoa.

Haragia: Urtsua, gris-arrexka kolorekoa, lehorrean zurbila, irin zaharraren edo arrainaren usainarekin.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Mammosum epitetoa berriz latinetik dator, titia esan nahi duen “mamma” hitzetik. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere udaberrian. Leku belartsuetan, hostozabalen edo koniferoen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 276 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 227 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Entoloma mammosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]