Entoloma mougeotii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma mougeotii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma mougeotii
Hesler, 1967

Entoloma mougeotii Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Rhodophyllus mougeotii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila, laster lau-ganbila eta pixka bat deprimitua edo unbilikatua erdian, hasieran ertza oso inbolutua, ildaskatu gabea. Kapelaren azala 1/3raino bereiz daiteke, ez da higrofanoa, tomentuduna edo iletsua, helduaroan ezkata txikitan apurtzen da, basiodoma zaharretan pitzatua, beltz-more ilun kolorekoa, argituaz gris-more kolorera edo gris-lila antzekora, diskoa ilunagoa mantenduz.

Orriak: Estu, adnatuak, sabeldunak, ertz irregularra eta kolore berekoa, lehenengo zurixkak, helduaroan arrosakarak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa edo luzetarako ildoak konprimituta, oinarrirantz pixka bat loditua, fibrilosua edo tomentuduna, zuntzexkak ilunagoak dira, oinarri zurixka; lehenengo more-gris ilunetik gris-lila antzekora doan kolorekoa.

Haragia: Urria, more-urdinxka kolorekoa kapelan, bereziki azaletik gertu, gainerakoa zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Eremu belartsuetan, biofritoekin, lurzoru karetsuetan. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 211 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Entoloma mougeotii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]