Entoloma papillatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma papillatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma papillatum
Dennis, 1953

Entoloma papillatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako, haragi gutxi eta irintsua duelako.

Sinonimoak: Rhodophyllus papillatus, Nolanea papillata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa, titi puntazorrotz nabarmenarekin. Ertz ildaskatua, azala arre-gorrixka kolorekoa edo txokolate kolorekoa.

Orriak: Itsatsiak edo ia libreak, sabeldunak, zurixkak eta bukaeran arrosak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Liraina, 7 cm arteko garaierakoa, kapela baino argiagoa, oinarri zurixka edo tomentuduna.

Haragia: Urria, irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator: ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Papillatun epitetoa berriz latinetik dator, irtengunea, titia, ernamuina, esan nahi duen "papila" hitzetik. Konkorrak daudelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie nahastezina, bere tamaina garaiagatik eta titi puntazorrotzagatik

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Belardietan, leku ireki eta belartsuetan, azienda larreetan. Azaleko hezetasuna eta nitrifikazio egokia behar ditu.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica, Bolivia, Europa, Kanariak, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Entoloma papillatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]