Entoloma roseum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma roseum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma roseum
Hesler, 1967

Entoloma roseum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Leptonia rosea, Rhodophyllus roseus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik gutxi-asko unbilikatura, leuna edo feltroduna, ertz inkurbatua, arrosa bizi kolorekoa, gero arre-arrosakara edo ardo kolorekoa.

Orriak: Zuritik arrosara doan kolorekoak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,6 cm inguruko lodierakoa, arrosa kolorekoa.

Haragia: Zurbila, usaingabea.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entoloma catalaunicum delakoarekin nahas daiteke, baina honek arre-arrosa eta urdin-lila koloreko tinduak izaten ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Zelaietan, lurzoru karetsuetan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Entoloma roseum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]