Entoloma sericeum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma sericeum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma sericeum
Quél., 1872

Entoloma sericeum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondorio toxikoak eragiten ditu, baina arinak izan ohi dira.

Sinonimoak: Agaricus sericeus, Rhodophyllus sericeus, Tricholoma columbeta, var. sericeum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikotik ganbil laura, gaztetan inbolutua, zuzena helduaroan eta izurtua zahartzean. Azala oso higrofanoa, hezetasunean ildaskatua gardentasunagatik, zetaduna eta distiratsua lehorrean. Marroi txokolate kolorekoa, arre-gorrixka edo arre-grisa, ilunagoa erdirantz.

Orriak: Sarritan adnatuak, estu samar, arre zurbilak gaztetan, eta gero arre-arrosak eta arre-gorrixkak bihurtzen dira.

Hanka: 2,5 eta 7,5 cm bitarteko garaierakoa, luzetarako zilarreztatutako zuntzez ildaskatua, kapela baino kolore argixeagoa, goialdea pruinaduna, oinarria loditua eta tomentu zurixkarekin.

Haragia: Kolore berekoa, irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Sericeum epitetoa, latinetik dator, zeta, esan nahi duen "sér séris" hitzetik. Seguruenik karpoforoaren zeta antzeko distirengatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Entoloma arrexka batzuekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Belardietan agertu ohi da taldeak osatuz.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Guyana Frantsesa, Brasil, Bolivia, Europa, Islandia, Errusia, Kazakhstan, Kaukasia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 219 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Entoloma sericeum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]