Entoloma undatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma undatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma undatum
M.M.Moser, 1978

Entoloma undatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila, laster lau-ganbila, erdialdea nabarmen unbilikatua, hasieran ertza inbolutua, ondoren zuzena, higrofanoa, gardentasunagatik ildaskatu gabea, kapelaren azala zuntzexka erradial finez estalia, argenta kolorekoa, arre-grisaxka ilun koloreko hondoa, eguraldi lehorrean zurbilduz.

Orriak: Ez oso estu, nabarmen okertu-dekurrenteak, grisa edo arre-gris kolorekoak, helduaroan tonu arrosekin, ertza osoa, kolore berekoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko lodierakoa, zilindrikoa, konprimitua eta ildaskatua erdian, arre-gris argi kolorekoa edo kapelaren kolorekoa, baina argiagoa, leuna, goian pruina fin batekin.

Haragia: Ez oso trinkoa, kapelan gutxi, arre-grisaxka kolorekoa, usaina ez du oso nabaria edo irinaren arin bat, zaporea ere ez du oso nabarmena, pixka bat irinarena edo mindua.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Undatum epitetoa latinetik dator, olatua, izurtua, esan nahi duen "unda" hitzetik. Ertz uhinduak daudelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, eremu belartsuetan, baso soilguneetan, bide bazterretan, lurzoru karedunetan. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Costa Rica, Brasil, Israel, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Txina, Australia, Japonia, Madagaskar, Kenya, Tanzania, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Zimbabwe.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Entoloma undatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]