Erbi-belarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erbi-belarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaOtidea
Espeziea Otidea onotica
Fuckel, 1870

Erbi-belarria (Otidea onotica) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.

Sinonimoa: Peziza onotica.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Belarri formako errezeptakulua. Alde batetik arrakalatua oinarriraino, 10 cm-ko garaiera eta 5 cm-ko zabalera izan dezake, glabroa eta hori-okre kolorekoa kanpotik, barrualdetik tindu arrosa koloreko arin batekin.

Hanka: Oso laburra. Lurra ukitzen duen oinarria ile zuriz estalia izaten du.

Haragia: Mehea eta hauskorra.[2]

Etimologia: Onotica epitetoa grekotik dator, astoa, esan nahi duen "onos" hitzetik eta belarri, esan nahi duen "ous" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke, baina jangarri kaskarra da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otidea concinna delakoarekin nahas daiteke, hau ez da oso ohikoa, eta kolore hori limoi argitsua du, bai barrutik bai kanpotik. Otidea abietina delakoarekin ere bai, hau oso urria da eta koniferoen basoetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean nahikoa ohikoa, hostogalkorreko basoetako lurrean, batez ere haritzetatik eta pagoetatik eroritako hostoen artean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Txile, Europa, Errusia, Kazakhstan, Txina, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 755 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 677 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]