Edukira joan

Tubaria ferruginea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flammulaster ferrugineus» orritik birbideratua)
Tubaria ferruginea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaTubaria
Espeziea Tubaria ferruginea
Maire, 2005

Tubaria ferruginea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du, ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Naucoria siparia, Naucoria ferruginea, Flocculina ferruginea, Phaeomarasmius ferrugineus, Flammulaster ferrugineus.

Kapela: Txikia, 1,5 cm arteko diametrokoa (batzuetan 3 artekoa), zabaldua. Kapelaren azala, arre-gorrixka kolore ederrekoa, lihazki tentez eta markatutako ildaska erradialez estalia.

Orriak: Libre eta adnatuen tartekoak, sabeldunak, lamelulekin, arrosa kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, oinarriari itsatsitako mizelio hondarrekin.

Haragia: Oso haragi gutxi du.[2]

Etimologia: Ferrugineus epitetoa latinetik dator, burdintsu, esan nahi duen, "ferrugineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flammulaster limulatus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ildaska erradialik kapelan. Pholiota eta Collybia generokoen antza baino gehiago, Tubaria generokoena du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Landare hondarretan (orbelak, adarrak, hostoak), basoetako lurzoru hezeetan. Batzuetan zuhaitz-enborretatik hurbil ez dauden eremuetan ateratzen da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Danimarka, Polonia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Tubaria ferruginea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]